[EUS] Zelan instalatu SPICETIFY, Spotify-ren modifikatzailea. Gehigarriak eta Adblock
- XTech EUS
- 6 sept 2024
- 2 Min. de lectura
Actualizado: 12 abr
Oharra: Tutorial honek hezkuntzazko helburuak ditu eta Adblock bezalako gehigarriak erabiltzeak arazo legalak ekar ditzake Spotify AB-rekin. Bere baldintzak kontsultatu https://www.spotify.com/es/legal/end-user-agreement/ webgunean. Ez gara arduradun egiten modifikazio hauen erabilera okerragatik.
Tutorial labur honetan, Spicetify, Spotify aplikazioaren modifikatzailea zelan instalatzen eta erabiltzen dan.
Spotify-ren instalazioa exekutagarria erabiliz
Instalatu Spotify webgune ofizialetik. Instalatuta baldin badekozu ikusi ia exekutagarritik instalatuta dekozula, eta ez Microsoft Store-etik.
"Spotify-tik deskargatu zuzenean" botoia erabili, eta EZ "Get it from Microsoft".
Exekutatu deskargatutako fitxategia.
Behin irekita, saioa hasi zure kontuan.
Spotify itxi.
Spicetify-ren instalazioa
Spicetify-ren webgunera joan eta "Install Now!" botoian klik egin.
Lehen kodea kopiatu.
Zabaldu "Powershell (x86)" Windows-en. *Ez exekutatu administratzaile gisa.
Pegatu kodea eta exekutatu (Enter).
Galdera bat egiten dauenean ("Do you want to install Spicetify Marketplace?"), "Y" idatzi (kakotxo barik) eta exekutatu (Enter).
Spotify itxi.
Prozesua amaitzen danean, bigarren kodea kopiatu eta exekutatu Powershell (x86)-en.
KODEAK:
iwr -useb https://raw.githubusercontent.com/spicetify/cli/main/install.ps1 | iex
iwr -useb https://raw.githubusercontent.com/spicetify/marketplace/main/resources/install.ps1 | iex
Gehigarrien instalazioa
Spotify-n "Marketplace" aukera aukeratu alboko barran (Erosketa-karrotxoaren ikurra).
Bertan nahi dozuzan gehigarriak instalatu ahalko dozuz. Beautiful Lyrics, adibidez.
Deskargatzeko ikonoan klik egin behar dozu bakarrik eta orain kargatu botoian sakatu.
Azken gehigarri honen kasuan, behean eskumatara dagoen izarrekaz dagoen mikrofonoan klik egin beharko dozu zabaltzeko.
Gaien instalazioa
Alboko barrako "Marketplace" aukera erabili.
"Temas" (Gaiak) botoia sakatu.
Aukeratu nahi duzun gaia eta instalatzeko ikonoa sakatu.
Gaia ezabatzeko, zaborraren botoia erabili.
*Nota: Algunos temas permiten ser modificados, como por ejemplo, el color que se usa, o el fondo de Spotify. La ubicación y la disponibilidad de esta opción puede variar dependiendo del tema.
*Oharra: Gai batzuek aldatzeko aukera ematen dute, kolorea edota fondoa esaterako. Funtzio honen kokapena eta eskuragarritasuna gaiaren araberakoa da.
Garrantzitsua: Instalatzeko prozesua Spotify automatikoki eguneratzen den bakoitzean errepikatu beharko dozu
Comments